Buruari afektatu

Gure izaerari aldaketak eragiten dizkiguten gaixotasun batzuk azalduko ditugu.

NARKOLEPSIA:

Gelineauren sindromea deiturikoa ere bai, nahasmendu ahulgarri bat da.

Egunean zehar jasanezin den logura handia edukitzeagatik bereizten da. Normalean, nerabeei edota 20 urte dituztenei sintomak agertzen hasten zaizkie. Horien artean, kataplejia (paralisia edo muskulu-multzo baten ahultasuna), haluzinazio hipnagogikoak, loaren paralisia eta gaueko loaren etena ere egon daiteke.

DISLEXIA:

Irakurketari zein idazketari eragiten dion ikasteko zailtasuna da.

Dislexia daukaten pertsonek adimen eta ikuspegi normala dute. Haur gehienek arrakasta izan dezakete eskolan, tutore baten edo irakaskuntza-programa espezializatu baten laguntzarekin. Dislexiak sendabiderik ez eduki arren, ebaluazioak eta esku-hartze goiztiarrak lortzen dituzte emaitzarik onenak. Batzuetan, dislexia ez delako urte asko pasa ondoren diagnostikatzen.

FREGOLIREN SINDROMEA:

Nahasmendu neuropsikiatriko bat da.

Pazieteak dio benetan ezagutzen ez duen pertsona bat ezagutzen duela edota guztiak pertsona bera direla. Sindromea garuneko lesio batekin lotuta egon daiteke, eta normalean paranoikoa da. Fregoliren sindromea pairatzen duenak leku, objektu eta gertaerak nahas ditzake.