Itxurari afektatu

Jarraian, gure fisikoari aldaketak eragiten dizkiguten gaixotasun batzuei buruz arituko gara.

ZUHAITZAREN GAIXOTASUNA:

Jatorri genetikoa duen gaixotasuna da eta kartzinomarekin lotuta dago.

Giza papilomaren birusaren suszeptibilitate anormala du ezaugarri, horren ondorioz, ezkatak makulak eta papulak agerten dira,batez ere eskuetan eta oinetan. 1 eta 20 urte bitartean ager daiteke, baina batzuetan, ertaineko adinekoek pairatu dezakete.

ALBINISMOA:

Nahasmendu genetikoa da, gene desberdinetako mutazioek eragiten dutena.

Begietako, larruazaleko eta ileko pigmentu melanikoa murrizten dItu. Albinismo mota ezberdinak existitzen dira, eta batzuk ilehoriak izan daitezke, edo begi argiak izan ditzakete, baina ez eduki ile horirik. Horregatik, ez da zuzena ondorioztatzea albino batek ezaugarri guztiak gorputz bakar batean dituela. Gaur egun, oso zabalduta dago egoera hori, munduan. 17.000 pertsonak albinismo motaren bat pairatzen du.

PROGERIA:

Gaixotasun genetikoa da, eta haurren zahartzea bizkortzen du, bizitzako lehen eta bigarren urteen artean.

7 milioi jaioberritik batek pairatzen du. Ohikoagoa da etnia zuriko pazienteetan . Hainbat organo eta ehun kaltetzen ditu: hezurrak, giharrak, azala, larruazalpeko ehuna… Haurrek garaiera txikia dute, garezur handia, alopezia, azal lehorra eta zimurra eta ez dute larruazalpeko gantzik. Sendabiderik eta tratamendurik ez dagoenez, bizi-pronostikoa batez beste 13 urtera iristen da, nahiz eta paziente batzuek 20 urtetik gora bizitzea lortzen duten.