Helburua

Biok web gune hau sortu dugu edozein pertsona ohikoa ez den gai bati buruzko informazioa aurki dezan. Kasu honetan, famatuak ez diren gaixotasunei buruz arituko gara.

Gure aburuz, egunerokoan “normaltzat” hartzen diren gauzak aspergarriak iruditzen zaizkigu. Gainera, gai horiei buruz edonork hitz egin dezake, horregatik gaixotasun ezezagunetaz hornitzea interesgarria da.

Era berean, kolektibo hauentzako laguntza bezala eraiki dugu. Beharbada, gaixotasun ezberdin bat pairatzen duen pertsona triste edo lotsatua sentitzen da, haren ingurukoek bere arazoari buruzko jakituririk ez daukatelako.

Baina, aipatzeko beharra daukagu, hitz egingo ditugun edozein gaixotasun pairatzen baduzu, ez zarela ez arraro ezta baztertuta ere sentitu behar. Argi gera dadila: pertsona guztiak berdinak gara!